Udaleko Hirigintza Saileko zerbitzu teknikoak egindako txostenaren arabera, “euri-metaketa” izan zen Donostiako Benta Berri auzoan hilaren 19an gertatutako lur-jausiaren eragile nagusia.
Udalaren txostenak dioenez, “azken egunetan, azken bi asteetan batez ere, izandako euriteen metaketa izan liteke arrazoia, eta, horrekin batera, hormaren beraren drainatze-bideak lohiz betetzea”.
Hala ere, egoera sakonago aztertuko duen txosten geologikoa eskatu dute.
Bestalde, Satorralaia auzo-mugimenduak alkateak aurkeztutako txostenak “ez duela sinesgarritasunik” adierazi du. Talde honen ustez, “badaude datuak metroaren obrak erorketa horren kausen artean daudela baieztatzeko”.