Bilboko ile-apaindegi batean lapurreta egiteagatik atxilotua

0

Ertzaintzak 18 urteko gazte bat atxiotu zuen atzo goizean Bilboko Uribarri auzoko ile-apaindegi batean lapurretan ari zela.

Lapurreta-ahalegina goizeko bostak hogei gutxian gertatu zen. Lekuko batek jakinarazi zion Ertzaintzari zirudienez lapurreta egin zutela ile-apaindegi batean, eta susmagarriaren deskribapen fisikoa ere eman zion.

Handik laster hurbildu zen patruila bat bertara, eta gizonezko bat ikusi zuen lokalean, establezimenduaren atzeko aldean ezkutatu nahian.

Agenteek ezkutalekutik irteteko agindu zioten susmagarriari, eta identifikatu ondoren arrastatu egin zuten, bere deskribapena lekukoak emandakoarekin bat zetorrela eta establezimenduko pertsiana eta ateko sarraila behartuta zeudela egiaztatu ostean. Gainera, lapurreta egiteko erabilitako giltza ingeles bat eta aitzur bat ere aurkitu zituzten kanpoaldean.

Atxilotua poliziaren egoitzara eraman zuten beharrezko izapideak egitera.