Donostiako uhartean ipiniko den eskultura aurrera doa Alfa Arten

0

Santa Klara uharteko Itsasargiaren Etxean jarriko den Cristina Iglesias artistaren eskultura sortzen ari dira Eibarko Alfa Arte enpresan.

Bertan ari dira egiten Itsasargiaren eraikinaren barruan kokatuko den brontzezko ontzia.

Instalazioa Kantauriko itsasertzeko erliebe geologikoetan inspiratuta dago, eta Cristina Iglesiasen beste lan batzuetan bezala, naturaren forma ez ageriko eta ikusgarriez hitz egiten du, hala nola geruza freatikoak, zorupea, etab. Instalazioak itsas hondoak birsortzen ditu, eta Iglesiasek berak bere ibilbide artistikoan landu dituen naturarekin lotutako formen erakusgarri da.

Eneko Goia Donostiako alkateak adierazi duenez, Itsasargiaren Etxearen barruko lanek «beren bidea jarraitzen dute«, nahiz eta azken asteetako baldintza klimatologiko kaskarrek langileek uhartera sartzea eragotzi duten, olatu handien ondorioz. Udalak aurreikusitako epeei eusten die, eta obra 2020ko udazkenean instalatuta eta ikusgai egon dadin lan egiten ari da. Hori guztia, Goiak adierazi duenez, «Donostiak erreferente kultural berri bat izan dezan, gure egungo eskultore internazionalarenak egina».