Emakumeen saskibaloi-partida bateko bertaratze-errekorra hausteko Lointek taldeak egingo duen saiakera babestuko du Aldundiak

0
PRUEBA

Bizkaiko Foru Aldundiak babesa agertu dio Lointek Gernika Bizkaia saskibaloi-taldeari; izan ere, Endesa Ligako partida batera etorritako ikusleen errekorra hausten saiatuko da.

Talde bizkaitarrak larunbat honetan, urtarrilaren 4an (16.45ean), jokatuko norgehiagoka Bilbao Arenan (Miribillan), taldearen ohiko kantxatik urruti. Estatuko saskibaloi liga ofizialeko partida bat jokatuko dute Mann Filter Zaragozaren aurka eta helburua 6.000 pertsonak partida zuzenean ikustea izango da.

Gure emakumeak mugarri garrantzitsuak lortzen ari dira kirolaren alorrean eta erakundeen, federazioen, komunikabideen eta enpresen laguntza behar dute euren lana behar bezala ikusarazteko, aintzatesteko eta saritzeko.

Topaketa honek berdintasunaren aldeko aldarrikapena eta kirolak sortzen duen jai-giroa uztartzeko balio behar du, emakumeek eta gizonek kirol-eremuan baldintza parekideak izan ditzaten errazteko, neskentzako kirol-erreferenteak sortzeko eta emakumeentzako estereotipo mugatzaileak hausteko.

Gainera, Bizkaiak emakumeen kirolean berriro ere historia egiteko aukera bat izango da, berriki Athletic Club taldearekin San Mamesen gertatu den bezala. Klubak adierazi duen moduan, festarako egun bat izango da, gainera, Gabonetan bete-betean murgilduta egongo gara; horiek horrela, aukera paregabea izango da Bilbon eta Bizkaian gauzak ondo baino hobeto egiten dakigula erakusteko.

Horren haritik, urtarrilaren 5ean, igandean, Atheltic Clubek eta Fútbol Club Barcelonak eguerdian jokatuko duten partidari ere bere babesa adierazi dio foru erakundeak. Hain zuzen ere, partida hori San Mames futbol-zelaian jokatuko da.