Andrazkoen larru-paletako II. Bizkaia Torneoaren finala jokatuko da larunbatean

0

Ane Maiza-Maider Mendizabal eta Amaia Irazustabarrena-Amaia Araiztegi bikoteek Bizkaiko Foru Aldundiak antolatu duen antolatutako Andrazkoen larru-paletako II. Bizkaia Torneoaren finala jokatuko dute urtarrilaren 4an, 17:00etan, Bizkaia Frontoian.

Aurten, bigarrenez jokatu da Andrazkoen esku-pilotako Bizkaia torneoa, eta, parte hartzeko, pilotariek kiroletako lan-kontratua izan dute. Andrazkoen larru-paletako II. Bizkaia Torneoan ere prozedura berberari jarraitu zaio eta pilotariei kontratua egin zaie.

Lorea Bilbao diputatuak torneoaren aurkezpenean azpimarratu zuenez, emakumeen presentzia kirolean Aldundiaren erronketako bat, kalitatezko txapelketa bat egin nahi izan dugu, eta berme guztiekin; eredu izan nahi dugu egunero jokalekuan beren onena emateko ahalegina egiten duten emakume pilotarien bultzadari dagokionez.

Guztira, lau bikotek jokatu dute eta finala ETBn ikusi ahal izango da. Txapelketa abenduaren 13an hasi zen Larrabetzuko frontoian eta bi partida jokatu ziren (Leire Galdos eta Leire Etxaniz Ane Isasmendi eta Laura Sáezen kontra; eta, bigarren partidan Amaia Irazustabarrena eta Amaia Araiztegi Ane Maiza eta Maider Mendizabalen kontra arituko ziren);  Abenduaren 20an izan zen andrazkoen larru-paletako torneoaren bigarren jardunaldia Bizkaia Frontoian, eta bi partida jokatu ziren (Leire Galdos eta Leire Etxaniz Amaia Irazustabarrena eta Amaia Araiztegiren kontra; eta, bigarren partidan Ane Isasmendi eta Laura Sáez Ane Maiza eta Maider Mendizabalen kontra aritu ziren). Hirugarren jardunaldia abenduaren 27an izan zen Bizkaia Frontoian (Leire Galdos eta Leire Etxaniz Ane Maiza eta Maider Mendizabalen kontra; eta, bigarren partidan Amaia Irazustabarrena eta Amaia Araiztegi Ane Isasmendi eta Laura Sáezen kontra). Finala urtarrilaren 4an izango da, 17:00etan, Bizkaia Frontoian.