Berri faltsuak eztabaidagai #OpenGovWeek astean

0

Berri faltsuak saihestea eta haien zabalkundea txikitzea, hori izan zen Eusko Jaurlaritzaren Irekia atariak Bilbon antolatutako ekitaldiaren gai nagusia. Ekitaldi horretan, hain zuzen, kazetaritzan eta hedabide digital espezializatuetan diharduten lau profesionalek parte hartu zuten.

Aurretik, hausnarketa partekatuko prozesu parte-hartzaile bat abiarazi zen on-line. Irekia eta Osoigo plataformen bidez, herritarrek bere iritziak eta proposamenak bidali zituzten berri faltsuak sortzeko eta zabaltzeko prozesuei buruz. Plataforma horietan bildutako proposamenak, bada, Bilboko ekitaldian antolatutako bi mahai-inguruetan aurkeztu eta eztabaidatu ziren. Kazetarien, sektoreko adituen eta hara joandako publikoaren hausnarketak ere entzun zituzten.

Parte-hartzaileek honako gaiak aztertu zituzten kazetaritzaren eta zuzenbidearen ikuspuntutik: sare sozialen erabilera eta legitimazioa; berri faltsuen inpaktua iritzi publikoa sortzeko euskal gizartearen baitan; berria hedabide digital gertukoenetan berriro irakurtzeko dagoen joera —hedabideak berriz ere informazio-iturritzat hartzeko joera, alegia; klik errazerako joera; erabiltzaileak izan beharko lukeen rola; maldita.es edo The Trust Project moduko ekimenak babestea, botere publikoak modu independentean kudeatzeko aukera ematen dutela ulertuta; martxan jar daitezkeen mekanismoak entzuleak —irratiaren kasuan— desinformatuta ez egoteko, eta, azkenik, helduak eta gazteak heztea hedabideen eta haien funtzionamenduaren gainean.