Bizkaian, Familia Ingurunean Zaintzeko Prestazioaren (FIZP) 21.000 onuradun erregistratuta daude. Horrenbestez, horrek esan nahi du beste hainbat pertsonek mendekotasun-egoeran dauden pertsonak modu informalean zaintzen dituztela; hala daude aitortuta Bizkaiko Zaintzaileen Estatutuan.Horiek guztiek Bizkaiko Foru Aldundiaren gutun bat jaso dute beren etxebizitzetan, zeinaren bidez jakinarazi baitzaie zaintzaile-izaera aitortu zaiela eta animatzen baitzaie Zaintzaileen Estatutuan jasota dagoen atseden hartzeko eskubidea baliatzera.
Ostegun honetan, urtarrilaren 2an, erabat eraginkorra izango da atseden hartzeko eskubidea garatzen duen foru-dekretua, aldi baterako egoitza-zerbitzuari lotutako prestazio ekonomiko berria arautzen duena, zeinaren bidez bere etxean mendekotasun-egoeran dagoen senide bat zaintzen duen pertsonak urtean 15 eguneko atsedena hartu ahalko baitu. Mendekotasun-egoeran dagoen senidea foru-sareko egoitza batean egongo da tarte horretan. Dagoeneko 32 zaintzailek beharrezkoak diren urratsak eman dituzte hizpide dugun atsedena hartzeko aurten.Bizkaiko Zaintzaileen Estatutuan jasota dauden erantzukizun publikoko neurriek barne hartzen dute adierazitako jarduketa, zeinak pixkanaka ezartzen ari baitira beste pertsona batzuk zaintzen dituztenen lana aitortu, babestu eta hobetze aldera. Neurri horiei esker, Bizkaia Europako lurralde aurreratuenetakoa da. Zaintzaileentzako atseden-zerbitzua finantzatzeko, Foru Aldundiak 2.680.000 euro erabiliko ditu aurten.
Gutxienez, aldi baterako egonaldia hasi baino 45 egun lehenago aurkeztu beharko dira atseden hartzeko eskaerak; aldi horretan Familia Ingurunean Zaintzeko Prestazioa aldi horretan etengo da, bi prestazioak bateraezinak baitira, eta berriz ere automatikoki aktibatuko da atsedenaldia amaitutakoan.
Egoitza elektronikoan deskargatu daiteke eskaera-inprimakia, esteka honetan: https://www.ebizkaia.eus/es/catalogo-de-tramites-y-servicios?procID=1566
Horrez gain, gai honen gaineko zalantzak Bizkaiko Foru Aldundiko telefono-zenbaki honetan argituko dituzte: 94 406 60 00.