Donostiak jauzi kualitatiboa egin nahi du

0

Donostiako alkate Eneko Goiak amaitu berri den urtearen balantzea egin du eta hasi berri den urtearen hainbat erronka aipatu ditu, baita legealdian zehar garatuko diren eta 2020an egiten jarraituko diren proiektuak ere.

Goiak honakoa azpimarratu du: «Donostian hainbat proiektu garatzen ari dira, eta horietako batzuk tamaina handikoak dira, eta horiei esker hiriko hainbat gune onerako erabat aldatuko dira». Hortaz, 2019ko balantze positiboa egin du alkateak, izan ere, hiriak jauzi kualitatiboa egiteko hainbat proiektu martxan jarri dira.

Horrenbestez, Donostiako alkateak adierazi du, Udalak eta Udal gobernuak argi dutela zeintzuk diren lehentasunak: «Gobernu Programa bat dugu, eta 2020rako inbertsioak lehenesten dituen aurrekontua dugu. Horiek izango dira jarraibidea, eta horiei esker bizi dugun hiria imajinatzen duguna egingo dugu».