“Handinahiak izan behar dugu, golaren bila joan”

0
PRUEBA

Gaizka Garitanok hedabideen aurrean hitz egin du gaur arratsaldean, 2020an ligan jokatu duten lehen partidaren atarian. Partida bihar jokatuko du Athleticek Sevilla FC taldearen aurka Ramon Sanchez-Pizjuanen (21:00).

Zuri-gorrien entrenatzaileak, Sevilla FC bezalako aurkari baten aurka jokatzea zaila dela onartu arren, etxetik kanpo garaipena lortzea espero duela adierazi du: “Barça eta Real Madrilekin batera taularen gorenean borrokan ari den taldea da, eta uste dut hor mantenduko dela txapelketa osoan zehar. Ondo lan egin dugu aste osoan zehar, eta konfiantza osoa dut taldean. Erakutsi dugu oso lehiakorrak garela, eta inork ez digula erraz irabazten. 3 puntuak etxera ekartzeko helburuarekin goaz “.

Sevillak berdegune osoan duen indarra azpimarratu du Garitanok: “Dena daukate. Oso jokalari fisikoak dira, oso teknikoak eta oso azkarrak. LaLigan korrika gehien egiten duen taldea da, eta defentsa alboko jokalariek ia mutur gisa jokatzen dute. Arrisku handia sortzen dute hegaletatik, erdiraketa askorekin, eta errematatzaile handiak dituzte jokaldiak amaitzeko”. Sevillan emaitza positiboa lortzeko, defentsan eta erasoan oreka mantentzearen beharra nabarmendu du entrenatzaile zuri-gorriak: “Oso adi defendatu behar dugu, baina, era berean, handinahiak izan behar dugu, eta gol aukerak sortu. Gutxitan ez dute golik egiten, eta, beraz, goian  aukerak sortu behar ditugu, eta ditugunak aprobetxatu“.

Bere jokalarien egoera fisikoari dagokionez, Garitanok aurreratu du Muniain eta Aduriz ez direla bihar Sevillan izango, taldearekin entrenatu arren. Gaizka Larrazabal ere ez da egongo, gripeak jota. Oihan Sancet (5 txartel hori) eta Oscar De Marcos (lesionatuta) baja zerrendan daude ere.