PRUEBA
Eusko Jaurlaritzako Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak (GLEAk) 37,6 milioi euro zuzendu zituen lehengo urtean proiektu berrietara. Ekimenek, besteak beste, emakumeen ahalduntzerako, giza eskubideen defendatzaileak babesteko, errefuxiatuak eta desplazatuak laguntzeko edota erakundeak sendotzeko balioko dute. Gainera, GLEAk aurre egin zien aurreko urteetako deialdietako konpromisoen bigarren eta hirugarren ordainketei.
GLEAk hainbat dirulaguntza ematen ditu urtean honako arlo hauetan: Garapenerako lankidetzako, garapen produktiborako eta gizartea eraldatzeko hezkuntza proiektuak; ekintza humanitarioa; dirulaguntza zuzenak; bekak eta programak, eta Ignacio Ellacuría saria.