Ertzaintzako agenteek atzo, osteguna, arratsaldean 43 urteko gizonezko bat atxilotu zuten droga-trafikoko delituaren akusaziopean. Agenteek speed, marihuana, estasi pilulak eta haxixa atzeman zizkioten.
Egintzak arratsaldeko laurak baino minutu batzuk lehenago gertatu ziren, Arrasateko Gudari plazan. Ertzaintzaren patruila bat bertatik pasa zenean, agenteak ohartu ziren zona horretan drogarekin trafikatzeagatik ezagutzen zuten gizonezko bat urduri jarri zela; hartara, agenteak gizonezkoa identifikatzera hurbildu ziren. Miaketan, agenteek gerriko poltsa batean 20 gramo speed atzeman zizkioten, 20 dositan banatuta, baita hiru marihuana kukulu, zazpi estasi pilula eta bi haxix xafla.
Ebidentzia horien aurrean, agenteek atxilotu zuten, droga-trafikoaren delitu baten akusaziopean.
Atxilotua, 43 urteko gizonezkoa, ohiko delitugile bat da eta antzeko delituengatik polizia-aurrekariak ditu. Polizia-dependentzietara eraman zuten eta epailearengana eraman zain dago.