Donostian atxilotua jatetxe batean lapurtzea leporatuta

0

Ertzaintzako agenteek gaur goizaldean 28 urteko gizonezko bat atxilotu dute Donostian, jatetxe batean indarra erabiliz egindako lapurreta-delitua leporatuta. Atxilotuak jatetxeko kutxa erregistratzailea eraman zuen sarrerako ateak bortxatu ondoren.

Lapurreta gaur, ostirala, goizaldeko bostak inguru gertatu da Donostiako Gros auzoan. Une horretan Ertzaintzak segurtasun-zentral baten deia jaso du, jatetxe batean norbait sartu izanaren alarmak jo duela jakinarazteko. Zenbait patruila bertaratu da eta egiaztatu dute jatetxeko atea irekita eta bortxatuta zegoela, barrualdea dena nahasita zegoela eta kutxa erregistratzailea falta zela. Minutu batzuk geroago, patruila batek parke batean, landare batzuen artean makurtuta, kutxa erregistratzailea maneiatzen ari zen gizonezko bat aurkitu du. Bere burua inguratuta ikusi duenean, lapurrak ihes egin du eta zabor-edukiontzi batean sartu da ezkutatzeko asmoz.

Agenteek indarra erabiliz lapurreta egitearen akusaziopean atxilotu dute, eta atxilotua, 28 urteko gizonezkoa, polizia-dependentzietara eraman dute epailearen aurrera eraman zain.