Eraso matxista izan da Iruña Okan

0
PRUEBA

Urtezahar gauean gertatutako eraso matxista baten berri eman du Ertzaintzak. Hiru emakumek salatu zuten ezagutzen ez zuten gizon batek eraso egin ziela Iruña Okako Udalak antolatutako kotilioian zeudela. Ertzaintzak jakinarazi duenez, hiru emakumeek salatu zuten gizona beraiek gogaitzen ari zela eta emakumeetako bati eraso egin ziola. Bertze bi emakumeren aurka ere indar egin eta jo egin zituen. Ustezko erasotzailea ikerketapean du Ertzaintzak.

Iruña Okako Udalak gogor gaitzetsi du hiru emakumeek pairatutako erasoa. Adierazpen instituzionala onartu du gaur goizean eta bertan adierazi du akusazio partikular gisa aurkeztuko dela gizonaren aurka irekitako auzibidean. Biktimei beren elkartasuna adierazi die udalak, eta gaur arratsalderako kontzentrazio isil batera deitu du.

Udalak prentsa oharra zabaldu du, eta, bertan dioenez, erasotzailea espetxeko funtzionarioa dela baieztatzen bada ardura duten agintariei erantzukizuna argitzeko eskatu die. Udalak adierazi du ustezko erasotzailea herrian ez dela «ongi etorria», eta hura lekuz aldatzeko eskatu du.