Gripeak gora egin du

0

Gripe-jarduerak, Euskadin, hazten jarraitzen du, baina pixkanaka. Osasun Sailaren eta Osakidetzaren Zainketa Epidemiologikoaren-Mediku Jagoleen Sarearen azken txostenak dakarrenaren arabera –abenduaren 23tik 29ra bitartekoa–, intzidentzia-tasa 75,2 kasukoa izan da, 100.000 biztanleko; zifra hori aurreko astean (64,2) erregistratutakoa baino pixka bat handiagoa izan da, baina gripe-jarduerak jarraitzen du baxua izaten, oraingoz.

Gainera, 2019-2020ko gripe-denboraldia hasi zenetik, Osakidetzako lehen mailako arretak, orain arte, gripe-sindromeagatiko 821 kontsultari eman die arreta, eta egiaztatutako gripea izan duten 120 ospitalizazio jakinarazi dira; haietatik, 49k larritasun-irizpideak izan dituzte. Era berean, denbora horretan, zazpi pertsona hil egin dira gripeak eragindako konplikazioengatik; haiek guztiek arrisku-faktoreak zituzten edo 64 urte baino gehiago zituzten.