Imanol Alguacilek beste denboraldi baterako berritu du gaur arratsaldean Realarekin zuen kontratua. Orioko entrenatzaileak, Jokin Aperribay presidentearekin batera, bere bizitzako klubarekin duen lotura luzatu du gaur arratsaldean Reale Arenan.
Entrenatzaileak adierazi duenez, «oso pozik nago kontratuaren luzapenarekin. Klubaren konfidantza eta jendearen maitasuna ikusteak oso errespetatua eta baloratua sentiarazten nau». Igandean bere berritzea garaipen batekin ospatzeko aukera ederra dauka. «Zaletu asko egogngo dira partidan, urteko lehena, lehen itzulia amaitzen da, Errege bezpera, zelaia topera … Arrazoi asko irabazteko eta pozik joateko beste behin ere».