Larunbateko eta igandeko Postari eta Erregeen ibilbide eta ordutegiak Hondarribian

0

Postaria- urtarrilak 4, larunbata

18:00 – irteera Mendelutik (Betherram), Amutera. Han geratu, eta gero Kostatik Txiplauko biribilgunera, handik Alamedara, Santa Mariako ateaurrera abiatuko da, Kale Nagusia, San Nikolas eta Juan Labordatik, Jabier Ugarte kalera eta handik San Kristobaleko biribilgunera, San Pedro kalea, Zuloaga eta handik San Kristobalera helduko delarik.

Kabalgata – urtarrilak 5, igandea

17:45 – Mendelu

18:15 – Amute

19:15 – 19.30ak aldera: Kai Zaharra – Erregeak itsasontziz iritsiko dira. Kai Zaharretik Hermandadera abiatuko dira.

Hermandadeko lehiotatik haurrak agurtuko dituzte, bi aldeetako kaleetara.

Jarraian kabalgataren ibilbidea izango da: Matxin Artzu, San Pedro kalea, Bernat Etxepare, San Kristobal biribilgunea, Hiru Bide, Harresilanda, Damarri, eta Gernikako Arbola plazako Jaiotzara iristen da Kabalgata Adorazioa (Gurtzea) egiteko asmoz.

Gero Santa Mariako ateaurretik Kale Nagusira igo, 20:45ak aldera, Arma Plazan, Erregeak iritsi eta handik San Gabriel egoitzara joango direlarik.