Bi txapela gehiago herrira Hernaniko gazteek

0

Pelota saiorik ez dute falta izan azken egunetan Hernaniko pelotariek. Batetik, bi final jokatu dira Gipuzkoako Txapelketan, eta bietan hernaniarrek lortu dituzte txapelak. Bestetik, Pelota Eskolako gaztetxoek Gabonetako Txapelketa izan dute.

Bi finaletan, txapelak
Finaletako bat Oier Azpeitia infantilak jokatu du asteburuan, Gipuzkoako Txapelketan. Azpeitia, Zazpi Iturriko Carreraren kontra aritu da Andoainen, Donostialdeako finalean, eta hiru jokutik bi irabazi ditu. Aurrena, 8-2 irabazi zuen. Gero, 5-8 galdu. Eta azkenik, 4-1 irabazi. Hernaniarrak final ona jokatu zuen, eta joko maila hobetzen ari dela erakutsi zuen.

Beste finala Anartz Oiartzabal jubenilak jokatu zuen, Villabonan, behar Zanako Olasagastiren aurka. Sailkapen fasean elkarren kontra aritu zirenean bezala, oraingoan ere aukera asko izan zituen partidua jokatu zuten. Oiartzabal oso ondo hasi zen, sakearekin min egiten, eta 16-9 aurreratu zen markagailuan. Baina Olasagastik sakea eskura izan zuenean, 10 tanto egin zituen segidan, eta 16-21 aurreratu zen. Hernaniarrak, hala ere, errekuperatu egin zuen sakea, eta ikaragarrizko bukaera eman zion partiduari, azkenean, 22-21 irabazita.

Gaztetxoak etxean, pelotari haundien artean
Pelota Eskolako gaztetxoek, bestalde, Gabonetako Txapelketa jokatu dute oporraldian. Finalak larunbatean jokatu ziren, Aitor Gorrotxategiri egindako omenaldian.

Denera, 45 pelotari aritu dira lehian. Aurreneko urteko benjaminetan, Eneko Oiaga izan zen txapeldun; Hegoi Zabala bigarren; eta Unax Mendiable hirugarren. Bigarren mailako benjaminetan, berriz, Aratz Labaka txapeldun, Ugaitz Barriola bigarren, eta Oier Arsuaga hirugarren. Eta alebinetan, Oier Macicior txapeldun, Ekhi Oses bigarren, eta Haritz Garaialde