Petrikafen izango da eta berarekin batera Ainoa Buitrago eta Iker Lauroba ariko dira 20:30etan.
Xabi Solano izango da gaur Errege gauean, sagardoa eta musika uztartuko dituen Petri Musik Fest jaialdi berriaren protagonista. Zazpi edizio arrakastatsuren ondoren Petritegik, Musik&Txotx eraberritu du. Ekitaldi berria Petrikafera lekualdatuko da, sagardotegitik metro gutxitara.
Aldatuko ez dena Errege gau majikorako formula izango da: bertako Eusko Label produktuez osatutako afaria eta Petritegiko sagardoa eta egungo musika eszenan ematen ari diren taldeen emanaldiak. Kasu honetan, Xabier Solano, Ainoa Buitrago eta Iker Lauroba artistak. Aurretik afaria egongo da eta 20:30etan hasiko dira afaltzen.
Bere azken lana aurkeztuko du
Solanok bere bigarren bakarkako lana aurkeztuko du BI deiturikoa. Diskak bi album ditu, lehenengoa 13 kantu berriz osatua eta bigarrena 10 bertsiorekin. Iker Lauroba donostiarrak Negua aurkeztuko du, bakarkako bere laugarren lana. Ainoa Buitrago bakarlariak bere artea ekarriko du Astigarragara. Madrildarra estilo ezberdinetako musika bilduko duen bere lehenengo lana prestatzen ari da.