23 urtez azpiko deialdia Liverpool FC-ren aurka

0
PRUEBA

Athletic Clubeko 23 urtez azpiko talde batek, Bilbao Athleticeko eta CD Basconiako futbolariek osatutakoa, Premier League International Cup txapelketaren seigarren edizioan parte hartzen ari da denboraldi honetan, eta bihar (20.00etan) partida berri bat jokatuko du Liverpool FC taldeko The Academy kirol instalazioetan. Joseba Etxeberriak zuzentzen duen taldeak gutxigatik galdu zuen urrian PSGren aurka, azaroan 1-1eko berdinketa lortu aurretik Wolverhampton Wanderersen aurka Gorka Guruzetaren golarekin.

Liverpool FC taldeak, bere aldiz, partida bakarra jokatu du txapelketa honetan: PSG 3-2 gainditu zuen luzapenean; Jack Bearnek lehen ordu laurdena bete aurretik gola sartu zuen, eta Tom Hillek 88.minutuan eta Yasser Laroucik 93.ean garaipena ziurtatu zuten.

Joseba Etxeberriak 18 jokalari sartu ditu deialdian redsen aurka aritzeko: Ander Iru, Jesus Areso, Jon Rojo, Daniel Vivian, Javier Murua, Julen Bernaola, Jon Guruzeta, Victor San Bartolome, Iñigo Baque, Andoni Tascon, Antonio Jesus Salado, Ander Lorente, Julen Agirrezabala, Imanol Garcia de Albeniz, Unai Vencedor, Oier Zarraga, Juan Artola eta Jon Morcillo.