Altza Herri Ikastetxeko jolastokia berritzeko proiektua onartu dute

0
PRUEBA

Tokiko Gobernu Batzordeak Altza Herri Ikastetxeko jolastokia berritzeko proiektua onartu du.

Donostiako alkate Eneko Goiak azaldu du, helburua dela ikastetxearen jolastokia berritzea, izan ere, egoera ez da egokia. Era berean, jolastokiaren mailak egokituko dira, eremu ezberdinen arteko irisgarritasuna bermatzeko, eta erabilera hobetzeko.

Proiektua Jorge Lopez Tubia arkitektoak idatzi du eta 378.249 euroko aurrekontua du. Bertan hainbat lan zehazten dira haurreskolaren, sarrerako jolastokiaren, eskolan, gimnasioan eta bere sarreran, zein jolastoki handiaren eremuetan.

Hortaz, besteak beste, haurreskolan haur-jolasak berrituko dira, baita sarreran dauden haur-jolasen lurra ere. Eskolak eskailera berria izango du, patio ezberdinetara sartzeko. Eta gimnasioan, komunetan sartzeko dagoen hesi arkitektonikoa kenduko da.

Jolastokian egingo dira berrikuntza gehienak. Egungo lurra aldatuko da eta berria jarriko da. Eta patioak dituen mailak orekatzeko Gimnasio eta Eskolaren eta lehen kantxaren mendemaldeko eremuan hainbat lan egingo dira. Halaber, bi jolastokien artean dagoen harmaila eta eskailerak botako dira eta berriak jarriko dira. Era berean, jolastokiaren bigarren kantxaren lurra ere berrituko da.

Herrera Ikastetxea

Tokiko Gobernu Batzordeak Herrera Ikastetxeko kanpoko arotzeria eta fatxadak margotzeko proiektua onartu du.

Kasu honetan, eraikinaren leiho gehienak aldatuko dira. Eta helburua da, bero galerak murriztea eta eraikinaren erosotasun termikoa hobetzea.

Proiektua Estudio Arkiber-ek idatzi du eta 210.055 euroko aurrekontua du.

Ontzi baten lagapena

Tokiko Gobernu Batzordeak onartu du, Prebentzio, Su Itzalketa eta Salbamendu zerbitzuaren ontzi bat lagatzea SMH-Itsas Salbamendu Humanitarioa Elkarteari.

Irabazi asmorik gabeko elkarte honek ontzia erabiliko du, larrialdi edota krisi humanitarioetako egoeratan erreskate akzioak eta mediku sorospena egiteko.