110 urte zuri gorriz

0

Klubaren urtekarietan azpimarratu beharreko data mitikoa 1910eko urtarrilaren 9a da. Egun horretan, Amuteko zelaia inauguratu zen lagunarteko partida batekin Irungo Sportingen aurka, zelaiaren jabea, eta 2-0 galdu zen. Partida hartan, Athletic Clubek bere jantzietarako gorria eta zuria hartu zituen taldearen kolore ofizialak. Aukeratutako tonuek Bilbo Hiriko banderaren koloreei egiten diete erreferentzia: bandera zuria, goiko ezkerreko ertza gorriarekin.

Elastiko gorria eta zuria, goitik beherako marrekin, galtza zuriak eta galtzerdi beltzak, egun hartatik aurrera klubaren historiari modu banaezinean lotuta geratu zen ekipajea izan zen.

Bistan denez, beste garai batzuk ziren, baina garaiko prentsak ez zuen harridurarik ez atsekaberik jaso hiriko ordezkari nagusiaren janzkeran hain aldaketa iraultzailearen aurrean.

1910eko urtarrilaren 9ko partida historiko hura baino gehiago, historiarako kamiseta gorri eta zurien zergatiaren anekdota geratu zen. Gogoratu dezagun berriro.

Juan Elorduy, Athletic Clubeko jokalari eta batzordekidea, 1909ko Gabonetan Ingalaterrara joan zen eta, hori dela medio, Blackburn Roversen kamiseta zuri eta urdinak Londresen erosteko agindu zion Bilboko zuzendaritza batzak. Elorduyk azken egunerako utzi zuen enkargua, eta orduan ez zuen halako kamisetarik aurkitu.

Biharamunean Southamptonen ontziratu zen Bilbora itzultzeko. Hiri horretan ere ez zituen elastiko horiek aurkitu, baina bazeuden Southamptoneko asko, marra zuri-gorri estukoak, Bilboko banderaren kolorekoak, alegia. 50 kamiseta erosi zituen, eta horiek izan ziren Athleticek jantzi zituen lehen elastikoak.