Katalunia Plazak, Easo Plazak edo Zuloaga Plazak hartuko dituzte Donostiako Gabonetako Azokaren gune berriak, non Gabonetako produktuak saltzeko tokiez gain, elikagaien saltokiak eta Gabonetako argiztapen bereziak ere jarriko diren. Egungo argiztapen elementuak jartzen jarraituko da baina, horiez gain, Askatasunaren Hiribidea eta Antso Jakitunaren argiztapena aberastuko dira, obrak bukatzen direnean, eta argiztatutako Gabonetako zuhaitz handi bat jarriko da Pio XII Plazan. Sustapen ekonomikorako zinegotziak, hiriko dendek eta ostalariek haien establezimenduen kanpoan argiztapena jartzeko laguntzen saila ezarriko du.
Aurten, Gabonetako Azokarako bisitak % 4,6 areagotu dira.
Sustapen ekonomikoko zinegotziak, Ernesto Gasco adierazi zuenez, “Gabonetako Azoka sendotu egin da eta hiriko beste gune batzuetara hedatu nahi dugu jaso ditugun eskakizun ugariei eta saltokiren bat atzitzerik izan ez dutenei aukerak eman ahal izateko . Horrez gain, azoka deszentralizatu eta Donostiako hainbat plazatara hedatu nahi dugu Gabon giroa leku gehiagotara irits dadin”.
GABONETAKO AZOKAREN INGURUKO DATUAK
Gabonetako Azokak, aurten, pertsonak hautemateko sistema bat izan du. Hainbat tokitan jarri diren zenbatzeko eta traking-eko sakabanatutako hargailuen bidez, azoka irekita egon den bitartean, Gabonetan jarritako zenbatzeko sentsore guztiek guztira neurtutako zifra 1.390.000 lagunekoa izan da, azaroaren 30 eta urtarrilaren 6 bitartean.