Donostiako Udaleko ordezkaritza bat Palestinara joan da

0
PRUEBA

EAJ, Bildu, Unidas Podemos eta PSEko ordezkariak eta Donostiako Udaleko lankidetza teknikariak Palestinara joan dira astebetez. Izan ere, Lankidetza saila urtez urte ari da Palestinari lotutako proiektuak diruz laguntzen.

GKE Sodepazek antolatutako bidaia hau dela eta, bai ordezkari politikoek, bai Lankidetza Saileko teknikariek Palestinako biztanleria zibila bizi den egoera bertatik bertara eta astebetez ezagutzeko aukera izango dute.

Bake eta Elkartasun Euskadi Fundazioarekin eta Noticias de Gipuzkoarekin batera, euskal ordezkaritza harremanetan egongo da, besteak beste, Beit Sahour bezalako kokaguneetan osasungintzarako sarbidea bermatzeko lanean ari diren erakunde solidario nagusiekin, Belengo ekialdean, non Sodepaz GKEak urte asko baitaramatza Health Work Commitees (HWC) erakundearekin lanean.

Inguruan Donostiako Udalak finantzatutako proiektu bat dago.

Behaketa ordezkaritza Hebronera ere joango da, Zisjordania okupatuko bigarren hiririk handiena, juduen kokalekua duen palestinar hiri bakarra. Bere antzinako bizilagunak, segregazio erregimen zorrotz baten pean bizi dira, eta oso mugatuak ikusten dituzte bere mugimenduak.

Belenetik bi kilometro iparraldera dagoen Aida Camp errefuxiatu eremura eta Jerusalem ekialdera bisita egitea ere aurreikusita dago.

Nablus, Haifa edo Ramala bezalako Palestinako beste hiri batzuetako bizi baldintzak ere gertutik ezagutuko ditu ordezkaritzak, baita Jordango haraneko beduino komunitateetakoak ere.