Urrezko Danborra eta Hiritar Merezimenduaren Dominak berretsiko dira astelehenean

0
PRUEBA

Donostiako Udaleko Bozeramaileen Batzordeak erabaki duenez, datorren astelehenean, urtarrilak 13, 10:00etan izango da Urrezko Danborra eta Hiritar Merezimenduaren Dominak berresteko Ezohiko Udalbatza.

Udalbatza honetan, udal taldeek berretsi egin beharko dute Urrezko Danborra emakumezkoen Realeko futbol eta hockey taldeei eta Hiritar Merezimenduaren Dominak Why Not fundazioari, Naizen Elkarteari, Bikarte Kultura Elkarteari, Jesus Rubio Raymondi eta Itziar Mintegui Martínezi ematea.