“Urrezko Kirol Txartela” gehien nabarmendu diren kirolari donostiarrei

0

Donostia Kirolak eta Donostiako Udalak, 2019. urtean bere modalitatean gehien nabarmendu diren kirolarien lorpenak omentzeko urteko ekitaldia ospatu dute gaur udalbatza aretoan.

Ekitaldi honetan hogeita bost kirol modalitateak egon dira ordezkatuta, guztira berrogei eta sei Urrezko Kirol Txartelak banatu dira: 34 Espainiako txapelketan podiuma lortu duten edo Europa zein munduko mailako txapelketetan parte hartu duten kirolariei; eta beste hamabi bere modalitateko ligan lehengo postua lortu edo Espainiako txapelketa edo Kopa irabazi duten taldeei. Sari honek 2020 urtean zehar Kirol Txartelako harpidetza dohainik kirolari bikain hauentzat berekin ekartzen du. Beraz, doako harpidetza hau 160 kirolarik eskatu ahal izango dute.

Aurten ere Donostiako kirolari nabarmenen zerrenda honetan dauden emakumeen kopuru handia azpimarratu behar da, gero eta handiagoa baita eta dagoeneko zerrendaren %60a suposatzen du. Honek hirian emakumeen kirolak duen garrantzia islatzen du, Donostia estatu mailan erreferente bihurtu baita. Horren haritik, banakako emakume kirolariez gain, liga edo kopa irabazi duten bost emakumeen taldeak azpimarratu behar dira (Bera Bera Eskubaloia, Atletico SS- Piraguismoa, Real Sociedad – Futbola, Txuri Berri Curling, Gimnasia Rítmica Donosti); eta beste bi Europako txapeldunak edo txapeldunordeak izan dira (Atletico SS – Softbola eta Real Sociedad – Belar Hockeya).