Urriza eta Barrenetxea pilotariak, elkarrekin eta elkarren kontra

0

Binakako erremonte txapelketako finalean elkarren kontra aritu ondoren, elkarrekin aritu ziren pasa den larunbatean Barrenetxea IV atzelari hernaniarra eta Urriza aurrelaria, eta ikaragarrizko ikuskizuna eman zuten. Gaur, berriz, elkarren kontra ariko dira, 16:00etan Galarretan jokatuko diren lau partiduen artean, bigarrenenean; estelarrean, hain zuzen.

Oraingoan, hernaniarrak Ansa II izango du bikote, eta Urrizak, Endika. Binakako finalean Urriza eta Larrañaga izan ziren txapeldun, eta hernaniarrak ez du okasioa galdu nahiko, ahal dela, oraingoan aldeko emaitzarekin bukatzeko.

Horrez gian, beste hiru partidu ere jokatuko dira gaur: estelarrararen aurretik, Goikoetxea V-Labaka eta Urrutia II-Garcesen artekoa, eta ondoren, Zeberio II-Azpiroz eta Juanenea-Ionen artekoa eta Segurola-Larrañaga eta Aldabe-Zubiriren artekoa.