Bilbao Athleticek eta Emakumezkoen B taldeak sasoi onean jarraitzen dute

0

Asteburu honetan, gure harrobiko taldeek emaitza hauek lortu dituzte euren partidetan:

Bilbao Athleticek CD Tudelano gainditu zuen Lezaman Gorka Guruzetak egin zuen golarekin. Joseba Etxeberriaren taldea Bigarren B Mailako II. multzoko bigarrena da, liderrarengandik sei puntura.

Basconiak ezin izan zion bere bolada onari jarraipena eman. Patxi Salinasen mutilek 3-0 galdu zuten Gasteizko taldearen aurka eta laugarren postuan daude Hirugarren Mailako IV. multzoko sailkapenean.

Emakumezkoena B taldeak sasoi onean jarraitzen du, eta oraingo honetan bosgarren garaipena lortu zuen jarraian. Iraia Iturregiren taldeak Racing Club gainditu zuen etxetik kanpo Paula Aranaren gol bati esker. Reto Iberdrola Iparraldeko sailkapeneko liderra da.

Gazteak A taldeak Ohorezko Mailako Ligako lidergoan jarraitzen du, nahiz eta CA Osasunaren aurka 4-1 galdu. Bestalde, Jon Solaunen Gazteak B taldeak 9-1 irabazi zion Hernaniri Liga Nazionaleko 21. jardunaldian eta txapelketako lidergoan jarraitzen du, bigarren sailkatua den Realari sei puntuko aldea aterata.

Emakumezkoena C taldeak SD Plentzia garaitu zuen Lezaman.

Kadete mailan, A taldeak 6-0 irabazi zion Danenari Lezaman, eta B taldeak Sestao RC gainditu zuen Galindon (0-4). Bi taldeak sailkapenaren buruan daude.