Lehoiak Levante UD-ren atzetik

0

Athletic Clubek Lezaman jokatuko duen Primera Iberdrolako hamaseigarren jardunaldiko partidak (igandea 12, 12:00) irekiko du lehoien Ligako bigarren itzulia. Orain dela lau hilabete hasi zen txapelketa eta zuri-gorriek eta granotek elkar ikusiko dute berriro. Joaneko partidan Buñolen jokatutako neurketan Levantek garaipena lortu zuen (2-0), Eva Navarroren eta Alba Redondoren golei esker, eta Nekanek lesio muskularra izan zuen. Ordutik, Villacamparen taldeak prestazioak hobetu ditu, eta entrenatzaile berriaren kontzeptuak eta lan egiteko modua barneratu ahal izan ditu, 23 puntu lortu arte

Maria Pry izango du aurrean, lehen itzulian hiru partida bakarrik galdu dituen talde indartsua zuzentzen (Rayo Vallecanoren, Atletico Madrilen eta Fc Bartzelonaren aurka). Gainera, Levante UD une gozoan dago, jokatutako azken sei partidetan bost garaipen eta berdinketa bat pilatu baititu, eta aurreko jardunaldian Real Betisi 0-2 irabazi ondoren iritsiko da Lezamara.

Talde valentziarraren helburua Atletico Madril harrapatzea da, lau puntura baitu. Valentziako taldea ligako bigarren bisitaririk onena da eta gol gutxien jasotzen dituen taldea (13), Fc Bartzelonak bakarrik hobetu ditu datu horiek. Oso partida zaila izango da zurigorrientzat, eta Marta Unzueren baja izango dute. Bestalde, Pryk ezin izango ditu Andonova eta Lucia zelairatu. Levante UDri irabazteak aurkari zuzen bati puntuak murriztea suposatuko luke, eta bereziki bultzada izugarria litzateke urte hasiera zorrotzari aurre egiteko. Lehoiak zain daude, eta ez dute Levantaren arrastoa galdu nahi (orain sei puntura dago).