Villacampak jokatzeko moduan dauden jokalari guztiak deitu ditu, Nerea Nevado (29 zenbakia), bigarren taldeko jokalaria barne, Erreginaren Kopako final-zortzirenetako partidarako (asteartean, 19:00etan, Lezaman).
Horrela, 19 jokalari hauek osatzen dute zerrenda: Ainhoa Tirapu, Andrea Sierra, Ainhoa Moraza, Garazi Murua, Ainhoa Álvarez, Damaris Egurrola, María Díaz, Yulema Corres, Maite Oroz, Oihane Hernández, Andere Leguina, Eunate Arraiza, Lucía García, Vanesa Gimbert, Andrea de la Nava, Ane Azkona, Oihane Valdezate, Amaiur Sarriegi eta Nerea Nevado.
Sarreren prezioak Primera Iberdrola ligako ohikoak izango dira
• Athletic Clubeko bazkideak: karnetaren bitartez
• Bazkide ez direnak: 10 €
• 15 eta 17 urte bitarteko adingabeak: 5 €
• 14 urtetik beherakoak: doan