Fitch kalifikazio agentziak Arabako aldundiaren kaudimen maila ebaluatu du eta AA- kalifikaziora igo du

0

Gasteiz, 2020ko urtarrilaren 11. Fitch Ratings kalifikazio agentziak Arabako Foru Aldundiaren kaudimen maila igo du, eta dagoeneko AA- kalifikazioa aitortu dio. Azken txostenean, lurraldeko ekonomia “sendoa eta dibertsifikatua” nabarmendu du, eta zorraren bilakaeran jarri du arreta bereziki. Izan ere, foru zorra parametro altuenarekin (AAA) ebaluatu du.