HAZILAN SAIO BERRI BAT UROLA KOSTAN. URTARRILAK 27an

0

Urola Kostako Udal Elkarteak HAZILAN ekimenaren bederatzigarren deialdia egin du. Egitasmoa eskualdeko enpresa, eta langabe edota lana hobetu nahi dutenei bideratuta dago; langabeen kasuan laneratzen laguntzeko, lanean ari direnen kasuan beren lan aukerak hobetzeko. Urtarrilaren 24an amaituko da izen-emate epea.

Prestakuntza trinkoa eta praktikak enpresetan

Azken bi edizioetan egin bezala, edizio berri honetan ere prestakuntza-eskaintza indartzeko apustua egin da.  Eta, gainera, parte hartzaileek enpresetan praktikaldia egitekoa aukera izango dute. Zehazki, zer landuko dute goi mailako ikasketak dituzten eskualdeko 20-44 bitarteko gazteek?

Programak, hiru atal nagusi izango ditu. Lehendabizi, zeharkako konpetentziak landuko dira bizipen-prestakuntza pertsonalizatua eta integrala eskainiz. Ondoren, praktikaldiari ekin aurretik, partehartzaileek bogan den eta lan munduan murgiltzeko ezinbestekoa bihurtu den esparru bati buruzko 24 orduko prestakuntza teknikoa jasoko dute. Hain zuzen ere, teknologia berriek eskaintzen dituzten aukerak baliatuz, sarean norberaren marketina behar bezala egiteko gakoak ezagutuko dituzte. Amaitzeko, beti ere norberaren lanbide-profilaren arabera, eskualdeko enpresaren batean 200 orduko praktikaldia egiteko aukera izango dute.