Belarri proiektuaren bidez, Donostiako Udalak herritarren ekarpen bideak aztertuko ditu

0

Donostiako Udalak Belarri proiektua jarri du abian, herritarrek Udalari ekarpenak, iradokizunak eta/edo proposamenak egiteko bideak aztertzeko, ekarpen horiek, banakakoak nahiz kolektiboak, hobeto kudeatzeko eta herritarren iritziak Udalaren erabakiak eta jarduerak hobetzeko aprobetxatzeko.

Urteetan zehar, komunikatzeko eta harremanetan jartzeko bideak sortuz eta eraikiz joan dira. Bide berriak ireki dira urte eta garai bakoitzeko behar berriei erantzuteko. Horrela, gaur egun, herritarren iradokizunak, proposamenak edo kexak jasotzeko hainbat bide ditu Udalak.

Une honetan, Udala kanal anitz horiek guztiak baloratzen eta nola hobetu hausnartzen ari da, komunikazioaren zein eraginkortasunaren ikuspegitik. Testuinguru horretan, lantalde tekniko bat sortu eta abiarazi da Udalaren barruan. Baina, gainera, Udalak zuzenean inplikatu nahi ditu herritarrak hausnarketan, eta, horretarako, parte hartzeko prozesua hasiko da.