PRUEBA
Donostiako Udalbatzak berretsi egin ditu gaur goizean, Urrezko Danborrerako hautagaitza, eta Donostiako Udalaren Bozeramaileen Batzordearen proposamena Hiritar Merezimenduaren Dominetarako.
Udal-taldeek aho batez onartu dituzte proposamenak eta, beraz, Real Sociedadeko emakumeen hockey eta futbol taldeek Urrezko Danborra jasoko du urtarrilaren 20an, eta Naizen Elkarteak, Why Not Fundazioak, Bikarte Elkarteak, Itziar Mintegi Martinezek eta Jesus Rubio Raymondek Hiritar Merezimenduaren Dominak jasoko dituzte urtarrilaren 19an.
Udal talde guztiek bat egin dute sarituen merituak eta ibilbidea goraipatzerakoan, eta hiriari egindako ekarpen eta lana azpimarratu dute.