Foru Aldundiak 667.000 euro erabiliko ditu egunero 322 pertsona eguneko arretarako landa zentroetara eramateko eta atez ate lekualdatzeko

0

Gasteiz, 2020ko urtarrilaren 13a. Arabako Foru Aldundiak 667.000 euro erabiliko ditu aurten, Arabako 16 herritan dauden eguneko arretarako landa zentroen (EALZ) 322 erabiltzaile egunero beren etxetik zentrora eramateko. Zerbitzu horri erantzuteko, 18 ibilgailu daude eta, horien bidez, iaz 75.000 joan-etorri egin ziren eta 669.000 kilometro egin ziren. Guztira, 15 pertsona ari dira zerbitzu horretan lanean, eta Gurutze Gorriko beste 14 boluntariok laguntzen dute joan-etorrietan.