Donostiako Urgull mendiko zerbitzuak berritzeko proiektua onartuta

0

Tokiko Gobernu Batzordeak Urgull mendiko zerbitzuak berritzeko proiektua onartu du. Eta helburua da, zerbitzu-sarea berritzea, besteak beste, ur-hornidura sarea, uraren presioa handiagoa izateko eta, hortaz, komunak ireki ahal izateko.

Halaber, saneamendu-sarea egingo da, eta sare hori parkearen eraikin esanguratsuenetara bideratuko da, hain zuzen ere, Motaren gaztelura, Natur Txokora eta tabernara. Saneamendu-sarea hiriaren sarera lotuko da eta, ondorioz, egun dauden ingurumen arazoak konponduko dira.

Era berean, proiektuak argindarra-sarea berrituko du eta potentzia gehiago emango dio. Ondorioz, Hiriaren Museoan haize girotua jarri ahal izango da, eta argindar publikoa zein apaindura-argindarra berrituko da.

Gainera, proiektuak aurreikusten du garbiketa automatikoko komuna jartzea iturriaren eremuan, parkearen erabiltzaileei zerbitzu emateko.

Proiektuak milioi bat euroko aurrekontua du eta lanak sei hilabetez luzatuko dira.