Fernando Alonso (Toyota) Rally Dakarreko bere lehenengo garaipena lortzeko oso gertu geratu da, baina azkenean Mathieu Serradori (Century) frantsesak irabazi du, asturiarrarekiko lau minutuko aldea lortu ostean.
Txapelketeako zortzigarren etapa honek 477 kilometro izan ditu eta Wadi Al Dawasiren izan da irteera eta helmuga.
Carlos Sainzek (Mini) lider izaten jarraitzen du, bere aurkari nagusiari, Nasser Al-Attiyahri (Toyota), 6:40ko abantaila ateratzen diolarik. Hala ere, hiru minutu baino gehiago murriztu dizkio gaur bere jarraitzaileak.