Herritarraren pertsonaiak 2020ko Haur Danborradaren ohiko hitzaldia emango du

0

Donostiako UdalakHaur Danborrada osatuko duten pertsonaiak aurkeztu ditu. Aurten Aitor Ikastolako ikasleek ordezkatuko dituzte Danborradako pertsonaiak, eta Harri Berri Oleta ikastetxeko Aimar Capa antzeztuko duen Danbor Nagusiari lagunduko diote.

Urtarrilaren 20an, 12:00etan, udaletxeko balkoian Danbor Nagusia bera, Jenerala, Alkatesa eta Herritarra egongo dira. Azken horrek emango du hitzaldia aurtengo berritasun gisa. Gainera, Danborradako pertsonaiek hainbat bertso kantatuko dituzte jaiari buruz, eta, azken urteetan bezala, 2020. urtean Haur Danborradan zeinu-hizkuntzako interpretea egongo da.

Bestalde, aurten Mary Ward ikastetxeak urketariak jarri ditu konposizioan, eta honekin parte hartzen duten 48 konpainietatik 26k izango dute figura hori. Izan ere, Haurren Danborradan parte hartuko duten nesken kopurua (2.545) konposizioaren %53 izango da dagoeneko, eta 4.828 haur parte hartuko dute guztira.