Open Australia: Nadal eta Djokovic finalerditan dira

0
MELBOURNE, AUSTRALIA - JANUARY 25: Rafael Nadal of Spain serves in his quarterfinal match against Milos Raonic of Canada on day 10 of the 2017 Australian Open at Melbourne Park on January 25, 2017 in Melbourne, Australia. (Photo by Clive Brunskill/Getty Images)

Novak Djokovicek Milos Raonic (32) ganditu zuen Australiako Irekiko final-laurdenetan eta aurrera egin zuen lehiaketan.

Serbiarrak 6-4, 6-3 eta 7-6 (1) irabazi zuen 2 ordu eta 49 minututan eta aurrean Roger Federer izango du finalerdietan.

Raonicek ezin izan zuen ezer egin Djokovicen aurrean nahiz eta orain arte txapelketa oso ona egin, Stefanos Tsitsipas (6) greziarra eta Marin Cilic kroaziarra kanporatu baititu.

Novak Djokovic eta Roger Federer tenislari handien arteko partidak ikusgarriak dira oso; guztira 49 neurketa jokatu dituzte elkarren aurka, horietatik 29 serbiarrak irabazi ditu eta 23 sutzarrak.

Elkarren kontra jokatu beharreko 50. partida irabazten duenak finalerako txartela erdietsiko du.