Arabako Foru Aldundiak informazio hitzaldiak antolatuko ditu berriz familia harrera gertuagotik ezagutzeko

0

Gasteiz, 2020ko urtarrilaren 14a. Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeak (GOFE), Arabako Foru Aldundiko Gizarte Zerbitzuen Sailari atxikitako erakunde autonomoak, informazio hitzaldiak antolatuko ditu berriz, datorren astelehenetik aurrera, hilak 20, babesgabetasun egoera larrian dauden adingabeen familia harreraren inguruan. Hitzordu horiek hilero izango dira, urtearen amaiera arte, uztailean eta abuztuan izan ezik.