“Goiko 5: Lehoiaren bihotza”

0

200 lagun inguru bildu dira gaur arratsaldean San Mamesen Andoni Goikoetxearen biografiaren aurkezpenean, Carmelo Rodrigok idatzitako “Goiko ‘5’: Lehoiaren bihotza” liburuaren aurkezpenean. Juanjo Baños kazetariak, eszenatokian Goiko bera eta beste pertsona ezagun batzuk lagun zituela, besteak beste, Juan Mari Aburto Bilboko alkatea eta Jose Julian Lertxundi presidente ohia, Alonsotegiko lehoi mitikoaren irudia goraipatu zuten eta bere kirol eta giza ibilbideko pasarte gogoangarrienetako batzuk gogoratu zituzten. “Goiko da Athleticek eman duen pertsonaiarik karismatikoenetakoa”, nabarmendu zuen Carmelo Rodrigo idazleak. “Errepikaezina”, “Gu”, “Atzaparra”, “Fidela”, “Aita”, “Lehoi”, “Iraunkorra” eta “Athletic” izan ziren gonbidatuek Goikoetxea definitzeko erabili zituzten hitzak

Aurkezpenean izan ziren, besteak beste, Juan Carlos Ercoreca Athletic Club Fundazioko presidentea; Fernando San JoséItziar VillamandosGoyo Arbizu eta Tomás Ondarra zuzendaritzako kideak, Jon Vazquez Eguskiza Fundazioko zuzendari nagusia eta IribarArgoitiaIruretaSarabiaUrkiaga, Elgezabal, Bolaños, Corino eta Eli Ibarra, jokalari ohiak.

Andoni Goikoetxearen inguruko erretratu fidagarria osatzen duten bizipen, pasadizo, iritzi, bitxikeria eta argazkien bilduma da liburua. Klubeko denda ofizialetan eta On Line dendan egongo da salgai, besteak beste, eta bildutako diruaren zati bat Bizitegi elkartera bideratuko dute.