Mintzalagun programa berriro martxan da Hernanin

0

Urte berriarekin batera, askotan proiektu berriak datorzkigu burura, eta haietako bat izan daiteke Mintzalagun bihurtzea. Hori dela eta, Hernanin Doberak eskaintzen duen Mintzalagun egitasmoan izena emateko epea zabalik dago eta egongo da urte osoan zehar.

Euskaraz hitz egiteko ohitura dutenak, eta mintzapraktika egin nahi duten pertsonak biltzeko programa batean oinarritutako proiektua da, Mintzalaguna. Eta asmoa da, euskera hobetzea, gehiagotan erabiltzea, euskeraz bizitzea, normalizazioaren alde egitea, ingurune euskalduna sortzea, indartzea eta zabaltzea, besteak beste.

Hainbat modu daude euskera sustatzeko eta euskeraz jarduteko, astean behin; ordubetez, talde txikitan, haunditan, binaka. Paseoan ere izan daiteke, bazkal osteko kafea hartzen, parkean eserita… Euskeraz hitz egiteko ohitura dutenak eta mintzapraktika egin nahi dutenak elkartuta, gainontzeko mintzataldeekin koordinatuta.  Horrez gain ekin–tza osagarriak ere egin daitezke, hala nola, irteerak, afariak, kirol ekintzak, Mintza eguna….