Oparitu Fundazioa, oparitu CLUB ATHLETIC

0

Athletic Club Fundazioak, bizitzako etapa ezberdinetan zuri-gorrien grina bera modu ezberdinetan agertzen dela jakitun, sei Club Athletic txartel ezberdin diseinatu ditu jarraitzaileen adinaren arabera, sei adin-tarte horietako bakoitzarentzat pentsatutako onura esklusiboekin. Gainera, txartel horiek opari-kutxa baten parte dira, eta opari ezin hobeak eskaintzen dituzte, Eguberri honetan zaleek Fundazioa oparitu ahal izan dezaten. Oso opari berezia da; izan ere, Club Athletic-erako harpidetza horren bidez, urtean 50 €-ko dohaintza egiten da, eta Athletic Club Fundazioak gizarte hobe baten alde egiten duen lanarekin jarrai dezan laguntzen da. Azken finean, Fundazioaren benetako bihotza dira jarraitzaileak, eta beren harri-koskorra ekartzen dute 35 proiektu garatzeko gizarte-, kultura-, kirol- eta ingurumen-arloetan; gaur egun, 5.807 zuzeneko erabiltzaile eta 74.543 zeharkako erabiltzaile dira proiektu horien onuradun.

Milaka eta milaka lagunek bat egiten dute gurea bezalako klub berezi baten alde, eta euren zale zuri-gorriak nolabait ukigarri erakutsi nahi dituzte. Desio horri erantzuteko ideiarekin jaio da Club Athletic berria. Azken batean, gure zaleak bereizten dituzten sinbolo, objektu eta onurak munduan bakarra den klub honek pizten duen grinaren parean egotea.

Club Athletic berria eskuragarri dago hemen.