Santa Klara uharteko itsasargiaren etxea Cristina Iglesiasen eskultura-obrarako egokitzeko lanak aurrera doaz, eta bihar obrek sortutako hondakinak Pasealeku Berrira eramango dira, horretarako prestatutako helikoptero batekin.
Materiala uhartetik aterako da oihalezko poltsa handietan, obretan erabili ohi direnetan, helikopteroak Pasealeku Berrira eramango ditu eta hortik baimendutako hondakindegietara bidaliko da. Han, material horren zati handi bat agregakin gisa erabiltzeko tratatu eta birziklatuko da, eraikuntzan erabili ohi den materiala.
Hasieran, hondakinak itsasontziz garraiatzea aurreikusita zegoen arren, itsasoaren egoera txarrak ez du horretarako aukerarik eman, eta azkenean airez egingo da.
Pasealeku Berriko itxitura partziala
Operazio hau 8:30etik 13:30era bitartean egingo da; beraz, Pasealeku Berriko ibilgailuentzako eta oinezkoentzako sarbidea itxiko da Aquariumetik Oteitzako eskulturara, Aquariumaren eta Orixe Ikastolaren zerbitzuak bermatuz.