Iñigo Martinezek prentsa agerraldia egin du gaur eguerdian Lezaman, Athletic Cluben goizeko entrenamenduaren ostean, eta taldeak San Mamesen jokatzeko duen gogoa azpimarratu du: “Ezin izan genuen urtea nahi genuen bezala amaitu, eta zaleekin zor hori dugu. Gogo handia dugu haiei poz bat emateko, partida irabazteko, eta garaipenaren bila goaz“.
Igandeko aurkariari dagokionez, RC Celtak (San Mames, 18:00) irabazteko duen beharra azpimarratu du atzelariak: “Oso talde arriskutsua da. Taularen behealdetik atera nahi dute, eta horretarako puntuak behar dituzte. Ez dute zorterik izan orain arte, baina goian min handia egin dezaketen futbolari handiak dituzte. Entxufatuta ateratzen ez bagara, arazoak sortuko dizkigute“.
Zentsu horretan, Athleticek denboraldian zehar erakutsi duen sendotasuna azpimarratu du Iñigo Martinezek: “Aurkari bakar batentzat ere ez da erraza gure aurka aritzea. Badakite ondo elkartzen garela, oso eskuzabalak garela, denok aritzen garela aurrera eta atzera, eta inor ez dela lasaitzen. Egia da ere aukerak sortzea kostatzen zaigula, eta egunero egiten dugu lan alde alor hori hoberzeko. Taldearen lana aparta da“.
Bere egoera pertsonalaz galdetuta, “une gozoan” dagoela dio Ondarroako jokalariak: “Ildo horretan jarraitu behar dut, Athleticentzat eta niretzat onena delako “.“San Mamesi garaipen bat eskaintzeko gogoa daukagu”