San Sebastian eguneko segurtasuna koordinatuko dute Udaltzaingoak eta Ertzaintzak

0

Udaltzaingoa eta Ertzaintza izango dira San Sebastian bezperako zein eguneko segurtasunaren arduradunak. Bi polizien ordezkariek elkarlanean operatiboa antolatu dute, jaia normaltasunez garatzea bermatzeko, betiere, indarrean dauden arau zein oharrei jarraituz.

Jaiaz gozatu ondoren etxera itzultzeko gomendiorik nagusiena garraio publikoa erabiltzea da; eta oinez itzultzen bada bide erabilienetik eta argitsuenetik joatea, izan ere, bertan Ertzaintzak eta Udaltzaingoak operatibo berezia egiten dute. Era berean, gomendatzen da adi egotea poltsa diru-zorro, sakelako telefono eta abarrekin.

Segurtasun neurri hauen helburua da helburua da herritar guztiek jaiaz gozatzea bermatzea eta bandera igo aurreko orduetatik bandera jaitsi arte egiten diren danborrada eta jarduera guztiak behar bezala egiten direla zaintzea.

Herri Segurtasuneko eta Herri Babeseko zinegotzi Martin Ibabek eskatu du, «hiritarren atsedena errespetatzea, eta horretarako behar ez diren zaratarik ez sortzea». Izan ere, «jaiaz disfrutatu daiteke beste pertsona batzuek atsedena hartzen duten bitartean». Gainera, «dei egin du garraio publikoa erabiltzera, goizez zein gauez hiritik mugitzeko». Eta, halaber, eskatu du, «edozein arazo izanez gero Ertzaintza (112) zein Udaltzaingoarekin (092) harremanetan jartzea».