Umeen Gabonetako Parkea bueltan da Bilbao Exhibition Centren, Gabonak ospatzeko, eta Athletic Clubek eta Fundazioak dagoeneko stand propioa dute azoka gunean. Inaugurazio ekitaldia gaur eguerdian izan da eta Athletic Clubeko presidente den Aitor Elizegik, Bizkaiko Ahaldun Nagusia den Unai Rementeriak, BECeko zuzendari nagusi den Xabier Basañezek, Jon Vazquez Eguskizak (Fundazioaren ordezkari gisa), Genuine taldeko Aitor Alberdik eta Javi Nuñez futbolariak, eta Eli Ibarra entrenatzaileak, Fundazioaren standa inauguratu eta zinta zuri-gorria moztu dute.
Gaurtik aurrera, abenduaren 18an hasi eta urtarrilaren 5era arte, haurrek futboleko zelai txiki bat izango dute Athleticen standean euren partidak jokatzeko; giza-futbolina eta puzgarriaz gain. PIN/UGP azokan zehar, gizonezkoen zein emakumezkoen lehen taldeko hainbat jokalari izango dira bertan, baita Genuine taldeko hainbat jokalari ere. PINeko ordutegia 11: 00etatik 20: 00etara da, eta azokako ordutegia baino 30 minutu lehenago irekitzen eta ixten dituzte leihatilak.