“Etxera itzuliko gara eta irabaziz egin nahi dugu”

0

Gaizka Garitanok agerraldia egin du gaur arratsaldean Lezaman, 2020an San Mamesen jokatuko den LaLigako lehen partidaren aurreko azken entrenamendua egin aurretik. Athletic Clubek RC Celtaren aurka jokatuko du igandean (18:30), bost asteburutan Katedralean jokatu gabe egon ostean: “Etxera itzultiko gara eta oso gustura sentitzen gara bertan. Gogo handia dugu San Mamesen jokatzeko, eta partida ona egiten saiatuko gara garaipenaren bidera itzultzeko“.

Entrenatzaile zurigorriakk badaki Vigoko taldea ez dela bere momenturik onenean iritsiko, baina horrek dakarren arriskuaz ohartarazi du: “Sailkapenean gorago egoteko taldea dute, maila tekniko handiko plantilla duena. Barrutik jokatzea gustatzen zaie, konbinazioak egitea, eta oso jokalari azkarrak dituzte goian. Horietako edozeinek partidako edozein jokalditan konpon dezake neurketa. Beraz, beharra eta maila dute hori lortzeko, eta horrek aurkari arriskutsua bihurtzen ditu“.

Hala eta guztiz ere, San Mamesen garaipena lortzea espero du Garitanok: “Oso partida garrantzitsua da guretzat, eta horren jakitun gara. Beharra daukagu, eta garaipenaren bila goaz. Etxean jokatuko dugu, eta, beraz, hiru puntuak lortzeko partidaren pisua eramaten saiatuko gara “.