Urte berriarekin, proiektu berriak datoz, eta haietako bat da Euskaraldia. Gaur arratsaldean eskainiko dute Euskaraldiariaren aurkezpena, arratsaldeko 18:30etan, Biterin. Urte honetako asmoak kontatuko dira bertan, 2020eko agenda aurkeztuz. Urte berriko bete beharrak zeintzuk izango diren ere azalduko dituzte.
Horrez gain, Euskaraldia nondik datorren eta Euskara Ari Du taldea nola sortu zuten ere azalduko dute. Elkarteekin kontaktua egingo dute urte honetan zehar, eta guztion artean Euskaraldia egitasmoa prestatzea izango dute helburu nagusi bat. Euskara Ari Du taldekoek azpimarratu dute, «asteko eta hiru hilabeteko erronkak ere izango dira, aurten ere». Hau guztia, gaurko aurkezpenean entzuteko aukera egongo da.