Garbiñe Muguruzan beste kanporatze bat. Oraingoan, Hobart-en

0
MELBOURNE, AUSTRALIA - JANUARY 18: Garbine Muguruza of Spain plays a forehand in her second round match against Samantha Crawford of the United States on day three of the 2017 Australian Open at Melbourne Park on January 18, 2017 in Melbourne, Australia. (Photo by Michael Dodge/Getty Images)

Garbiñe Muguruzak Hobart txapelketa utzi behar izan du, infekzio birikoa duelako. Astelehen gauetik tenista gaizki zegoen eta 39 graduko sukarra izan du. Hortaz, final-laurdenetako partida galduko du, Veronika Kudermotova errusiarraren aurka.

‘Ez jokatzea asko sentitzen dut, hainbat egun daramatzat sukarrarekin eta nire gorputzak aski dela esan du. Egun osoa hotelean atsedena hartuko dut eta bihar Melbournera bidaiatu ahal izatea espero dut, indarrak berritzen jarraitzeko. Australiako Irekia jokatzeko ongi egotea espero dut’, adierazi du Muguruzak. Eta, bide batez, bere zaleei babesa eta maitasuna eskertu die.