Jon Maia izango da Euskaraldiaren suspertzailea

0

Hernaniko Euskaraldiaren aurkezpenaren ondoren, Dobera Euskara Elkarteak Euskaraldia girotzen hasteko aurreneko ekitaldia antolatu du, datorren asteazkenerako.

Hilaren 22an, 19:00etan hasita Biterin, Jon Maia bertsolariak Hartu nazazu Euskaraz mahai-ingurua gidatuko du. Etorkinak eta euskera uztartuko ditu bertan.

Mahai-inguru honetan euskera ikasi duten etorkinak eta azken urteetan etorritakoak bilduko dira, eta euskerarekin izan duten eta egun duten harremanari buruz hitz egingo dute. Modu horretan, errealitate linguistikoaren inguruan daukaten ikuspuntuaren berri ezagutzeko aukera izango da.

Elkarte eta entitateekin harremanetan jartzeko fasean sartu da Euskaraldia, eta era berean, herri mailan giroa pizteko fasean. Aurrerantzean ere ekitaldi gehiago antolatuko dira.